Donostiako Epaitegiak isun ekonomikoak jarri dizkie Irungo (Gipuzkoa) gi gizonezkori 2004ko ekainaren 13an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak zirela-eta Herritarren Zerrendaren (HZ) bozka paperak uzteagatik, "bozen eguna aztoratzen saiatu zirelako". Espainiako Auzitegi Gorenak aurrez HZ baliogabe utzi zuen, eta, beraz, balio legezkorik ez zuten bozka haiek, auzitegiaren arabera.
Bi gizonezkoek Irunen Luis Mariano zahar egoitzan zeuden hautes mahaietan eta kasetetan HZren boto paperak utzi zituzten. Mahaietako presidente batek erretiratu egin zituen paperak, eta gizonezkoek berriro jarri zituzten (biek Nos Unidad Popular Galiziako hautagaitzaren ahaldun kreditazioak zituzten). Hiru aldiz gertatu zen gauza bera, eta mahaiburu hark udaltzainei deitu zien. HZren aldeko bi gizonezko haiek joan egin ziren ondoren.
2.520na euro ordaindu beharko dituzte isun gisa.
HZren bozka paperak uzteagatik zigortuak
Irungo hautes mahai eta kasetetan Herritarren Zerrendaren aldeko bozkak utzi zituzten 2004an, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak zirela-eta. Espainiako Auzitegi Gorenak HZ baliogabe joa zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu