Politika

HZren esku dago hauteskundeetara aurkeztu edo ez, Egigurenen iritzian

Jesus Egiguren PSE-EEko lehendakariaren iritzian HZ hauteskundeetara aurkeztu edo ez ez dago Espainiako Gobernuaren, Fiskaltzeren edo epaileen esku. Izan ere, Egigurenek Euskadi Irratian azaldu duenez, hauteskundeetara aurkezteko "nahikoa da terrorismoa gaitzestea". Bestalde, Ibarretxeren plana PPren Gobernuari aurre egiteko aurkeztu zutela esan du, eta orain Espainiako Gobernuan "beste jarrera bat" dagoenez, plana elkarrizketarako "traba" bat besterik ez dela.

2004ko maiatzaren 27a
10:48
Entzun
Hauteskundeetara aurkezteko baimena ez dagoela ez Espainiako Gobernuaren, ez Fiskaltzaren eta ezta epaileen esku ere esan du Egigurenek. Aurkeztu nahi duenaren esku dago hori bere iritzian, gainera, bere esanetan "nahikoa da" indarkeria gaitzestea hauteskundeetan aurkezteko.

"Batasuna" hauteskundeetara ez aurkeztea, EAJri ondo etortzen zaiola eta "gaizkiena" beraiei datorkieta azpimarratu du Egigurenek, eta hala ere, "nahiago" dutela EAJri hauteskundeetan "mesede hori" egitea, "terrorismoaren kontra aritzeko".

Borroka giroko plana

Ibarretxeren plana borrokarako plana dela esan esan du, PPren Gobernu ohiari "ordagoa"botatzeko egina, hain zuzen ere. Orain, ordea, Espainiako Gobernuak "beste jarrera bat" duela, eta mementu honetan, plana " elkarrizketarako oztopo bat" besterik ez dela azpimarratu du. EAJk Ibarretxeren planari "lotuta" jarraizen badu elkarlana zaila izango dela dio.

Horregaitik, PSE-EEk nahiago du denen artean egindako estatutu erreforma bat. Izan ere, Ibarretxeren planaren arazoa "alderdi politiko batek beste bi alderdi txikirekin egindako plana" dela esan du, "euskadi erdia kontutan hartu gabe".

Gainera, ez du uste Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena legegintzaldi honetan bozkatuko denik, lehendakariarentzat "txarra" delako plaza ez onartzea, eta "oraindik eta txarragoa" onartzea. Onartuko balitz SAren botuekin lortuko litzateke, eta hori "ez zaio komeni" EAJri Egigurenen iritzian. Hala, Ibarretxe planarekin zer egin jakin ezinda dabilela esan du, eta luzapenetan dabilela. Bere ustez, udazkenean izango dira hauteskundeak, Ibarretxek legebiltzarra desegin osatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.