Euskara

Ia 17.000 ikasle hasi dira euskara maila egiaztatzeko azterketak egiten

HABEk ziurtatu du proba guztiak osasuna zainduz eta segurtasun neurri guztiak bermatuz egingo direla.

HABEren azterketak Barakaldoko BECen-.
gotzon hermosilla
2021eko maiatzaren 5a
14:35
Entzun

Gaur hasi dira euskara maila egiaztatzeko HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak prestaturiko azterketak. Lau egun iraungo dute, eta bost lekutan egingo dituzte: Gasteizko Buesa Arena zentroan, Barakaldoko BECen (Bizkaia), Irungo FICOBAn (Gipuzkoa) eta Bartzelonako eta Madrilgo Euskal Etxeetan.

Orotara, 16.831 ikaslek egingo dituzte euskara proba horiek. Gehienak, 10.700 inguru, euskaltegietan aritutako ikasleak dira, eta 6.200 lagun deialdi irekira aurkeztu dira. Horiei guztiei beste 513 ikasle gehitu behar zaizkie, duela bi aste HOBE sistema erabilita azterketak ordenagailuz egin zituztenak. Beraz, guztira, 17.344 pertsonak parte hartuko dute euskara mailak egiaztatzeko HABEren prozesuan, iaz baino ia 3.000 gehiagok.

Barakaldoko BECek hartu ditu ikasle gehien: 9.045 lagunek egin behar dute han azterketa. FICOBAn 5.338 pertsona biltzekoak ziren, Buesa Arenan 2.384, Madrilen 44 eta Bartzelonan 20. 

Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiak adierazi duenez, proba guztiak osasun agintarien aholkuak jarraituz eta ikasleen eta prozesuan parte hartzen duten guztien osasuna zainduz eta segurtasun neurri guztiak bermatuz egingo dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.