Euskal Herriko elizbarrutietako 390 apaizek (Baiona, Bilbo, Iruñea-Tutera, Donostia eta Gasteiz elizbarrutietakoek), bake prozesuaren aldeko adierazpena aurkeztu dute gaur (Bake prozesua ahalik azkarren bultzatzen), Gasteizen. "Izan ere, geure kezka azaldu nahi dugu gaur egun bake prozesuak dituen zailtasun eta oztopoak direla eta. Halaber, adierazi nahi dugu prozesu hau bultzatzea posible eta beharrezkoa dela". Diego Bande, Mikel Goenaga, Kepa Ezeolaza, Mikel Epalza eta Jose Felix Zamakona izan dira adierazpenaren sustatzaileak.
"Gatazkaren oinarria politikoa" dela uste dute beraiek ere, eta "parte guztien arteko elkarrizketa eta negoziazio bidez" konpontzeko dei egin dute, "inor bazter utzi gabe". "Justizian eta guztien eskubideen begirunean oinarritutako bakea" nahi dute apaizek. "Herrialde bakoitzeko" herritarren erabaki eskubidea aldarrikatu dute, halaber.
Aurrerantzean, "gehien sufritzen dutenak beriziki kontutan izanik", "bitartekaritza lana areagotu" egingo dutela diote, "Euskal Herrian bakea lortzeko".
Konponbide prozesua
Ia 400 apaiz bake prozesuaren alde azaldu dira
Euskal Herriko elizbarrutietako apaizek adierazpena aurkeztu dute, gaur egungo egoerak "kezka" sortzen diela-eta. "Gatazkaren oinarria politikoa" dela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu