Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, herenegungo dataren arabera 742 lagun daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan. Gaurko datua 741ekoa da, Patxo Zabala goizean atera baita kartzelatik, baina aurki 743koa izan daiteke, orduotan baitira Parisen epailearen aurretik pasatzekoak Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente ustezko etakideak -igandean atzeman zituzten, Bretainian-.
741 haietatik 164 preso Frantziako Estatuko espetxeetan dauzkate sakabanatuak, 558 Espainiakoetan eta 19 Euskal Herrikoetan (Iruñean bat, Basaurin lau, Martutenen zazpi, Langraizen zazpi).
AAMk dio gaixotasun larriak dituzten bost lagun exean daudela "preso".
Patxo Zabala aske zazpi urteren ostean
Patxo Zabala (Santurtzi, Bizkaia) presoa aske geratu da gaur. 9:00etan atera da Villenako (Alacant) kartzelatik. 2002ko martxoan sartu zuten espetxean, ETArekin harremana izatea egotzita. 20:00etan egingo diote lehen ongi-etorria, Santurtzin, herriko taberna-ren atarian.
euskal presoak
Ia 750 preso
Patxo Zabala gaur atera da kartzelatik eta 741 preso daude egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboan, AAMren arabera. Euskal Herriko kartzeletan 19 preso baino ez daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu