GENERO INDARKERIA

Ia hiru urteko zigorra ezarri diote gizon bati, Irunen andre bati sexu erasoa egiteagatik

2013ko martxoaren 26a
12:23
Entzun

Gizonezko bati bi urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, emakume bati 2011n sexu ukituak egiteagatik. Irunen gertatu zen erasoa, 2011ko ekainaren 16an. Gizonezkoak bizkarretik bultza egin zion emakumeari bere lantokiko sarreran, eta borrokan hasi ziren. Andrearen gainean jarri, eta sexu ukituak egin zizkion gizonak.

Emakumeari zauri ugari eragin zizkion gorputzeko hainbat lekutan, eta 130 egun behar izan zituen osatzeko. Hala ere, kalte psikologikoak oraindik ere badituela oroitarazi du epaileak ebazpenean. Epaiketaren aurretik, egindakoa aitortu zuen erasotzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.