Ia lau urteko gatazka (kronologia)

2013ko martxoaren 28a
10:33
Entzun

2009. Abenduan, mugagabeko grebari ekin zioten Urnietako eta Irungo IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileen lan baldintzak pareka zitzatela eskatzeko.

2010. Martxoan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak IAT zerbitzuak adjudikatzera behartu zuen Eusko Jaurlaritza. Apirilean, manifestazioa egin zuten Donostian, eta maiatzean, Bilboko XX. IATko Jardunaldietan mobilizatu ziren. Ekainaren 17an, hitzarmena sinatu zuten, eta grebari amaiera eman.

2011. Apirilean, mobilizazioetara deitu zuten, enpresak hitzarmenean jasotako langileen eskubideak urratu zituelako, eta maiatzean, erabaki horiek atzera botatzea lortu zuten.

2012. Otsailaren 29an, zortzi orduko lanuztea egin zuten hitzarmena luzatzeko eskatuz; martxotik apirilera bitartean, lau egunez egin zuten greba, eta ekainetik uztailera bitartean, beste sei egunez.

2013. 56 eguneko greba egingo dute martxoan hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.