IAk herri eskolak egingo ditu Hispanitatearen Egunean

2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
GERNIKA. Ikasle Abertzaleak erakundearentzat urriaren 12a «jaiegun arrotza» izango da, eta, hargatik, «intsumisioa» egin eta ikastetxeak irekitzeko deia egin du. Hala, urtero legez, herri eskolak antolatu dituzte Hispanitatearen Egunerako. Hego Euskal Herriko 51 ikastetxetan egingo dituzte. Herri eskoletan Ameriketako herrien askapen prozesua historian izango da gai nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.