"Erreforma honek pribatizazio eta merkantilizazio bideari erantzuten dio, beste zerbitzu publiko batzuetan egin duten moduan", salatu du Ikasle Abertzaleak erakundeak komunikatu baten bidez, eta eredu propio baten aldeko mobilizazioetara deitu du hilaren 26rako.
Dagoeneko hegoaldeko unibertsitateek iragarri dute ez dituztela laburtuko graduko ikasketak, besteak beste, soilik lau urte direlako Bologna ezarri zutela, eta oraindik haren ondorioak ebaluatzen ari direlako. IAk bere aldetik ohartarazi du Madrildik bultzatutako sistema indarrean jarriz gero "beka maileguak" ugarituko direla, "ikasleen etorkizuna hipotekatuz".
Madrildik, aldiz, argudiatu dute "mugikortasuna erraztuko" duela aldaketak, eta Europako unibertsitateetako sistema jarri dute adibidetzat.