Euskal Herria

Iñaki Alegria da UEUko zuzendari berria

Karmele Artetxeren lekukoa hartu du gaur Alegriak, Udako Euskal Unibertsitatearen batzar nagusian. Bihar Alegriarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du Berriak.

jarraia89807.jpg
urtzi urkizu
2014ko martxoaren 15a
08:40
Entzun

Iñaki Alegria (Donostia, 1958) da gaurtik UEUko zuzendari berria. 1984tik UEUkidea, sei urtetan zuzendaritza taldean aritua, informatikan doktorea eta EHUko irakaslea da Alegria. Duela gutxira arte EHUko Informatika fakultateko dekanordea izan da.

UEUk iragarri du 2014an orain arteko ibilbideari jarraipena emango diola, bai arlo estrategikoan (Euskal Unibertsitatearen proiektua) bai hezkuntzaren ildoan bai argitalpen eta datu baseen jardunean.

Bihar Iñaki Alegriarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du Berriak. Honatx elkarrizketako pasarte batzuk:

"On line irakaskuntza da orain indartu nahi dugun proiektuetako bat".

"Konturatu gara gazte euskaldun formatu asko daudela, tesiak egiten eta ikerketa zentroetan ari direnak".

"Jaurlaritzarekin bide berri bat aztertu nahiko genuke, argitalpenak hasieratik Interneten jartzeko".  

"Nafarroako Gobernuan aldaketa etorriko balitz, gustatuko litzaiguke harreman hori berreskuratzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.