politika

Iñaki Antiguedadek Espainiako Kongresuko diputatu kargua utziko du

Amaiurreko kidearen EHUko lana eta parlamentari lana bateragarriak ez direla erabaki du Kongresuko Estatutuaren batzordeak. Hala baieztatu dio Antiguedadek Zuzeu-ri. Koalizioak bihar jakinaraziko du zein izango den ordezkoa.

2012ko apirilaren 18a
11:31
Entzun

Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioko kideak Espainiako Kongresuan diputatu izateari utziko dio egun gutxi barru, Zuzeu webguneari aurreratu dionez. Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi du haren EHUko lana eta parlamentariarena ez direla bateragarriak.

Horrela, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean lanean jarraitzea erabaki du Antiguedadek.

Iazko azaroaren 20ko hauteskundeetan Amaiurreko Bizkaiko zerrendaburua izan zen. Bi aulki lortu zituzten herrialde hartan. Hego Euskal Herrian zazpi; gehien eskuratu zituena izan zen ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak osatutako koalizioa.

Amaiurrek bihar prentsaurrekoa emango du, eta han jakinaraziko du zeinek ordezkatuko duen Antiguedad.

Hau izan zen koalizioaren Kongresurako Bizkaiko zerrenda: 

1. Iñaki Antiguedad Auzmendi.
2. Jon Iñarritu Garcia.
3. Miren Edurne Gumuzio Añibarro.
4. Juan Hernandez Zubizarreta.
5. Ane Muguruza Bartolome.
6. Jon Argintxona Badiola.
7. Arri Zulaika Portillo.
8. Onintza Enbeita Maguregi.

Ordezkoak:
1. Yolanda Jubeto Ruiz.
2. Azuzena Serrano Garcia.
3. Josu Aboitiz Bilbao. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.