Iñaki Bilbao euskal presoak gose eta egarri greba bertan behera utzi du, Askatasunak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, konfiantzazko medikuak eta bi abokatuk bisita egin diote gaur Bilbaori, Puerto Realeko erietxean, eta haiei agertu die herenegun hartu zuela erabakia, epaileak erietxera eramateko eta indarrez elikatzeko agindu zuenean.
Hamar egun egin ditu Bilbaoko gose eta egarri greban, eta 9 kilo galtzeaz gain, giltzurrunetako eta gibeleko arazoak eta deshidratazio handia eragin dizkio. Arazo horiek ikusita erietxera eramateko eta bortxaz elikatzeko agindu zuen herenegun espetxe zaintzarako epaileak.
Puerto III kartzelan daukate preso Bilbao.
Presoak
Iñaki Bilbaok gose eta egarri greba utzi du
Epaileak derrigorrez elikatzeko agindua eman zuenean hartu zuela erabakia jakinarazi die konfiantzazko mediku eta abokatuei. Urriaren 22an hasi zuen gose greba, eta herenegun erietxera eraman zuten giltzurrunetako eta gibeleko arazoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu