Urtarrilaren 13ko epaiaren jurisprudentziari jarraiki, Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu aintzat hartuko Iñaki Bilbao presoak Frantzian kartzelan emandako urteak. Espainiako espetxe zigorra osorik bete beharko du.
Kepa Pikabearen presoaren helegiteari erantzunez finkatu zuen Gorenak jurisprudentzia. Europako Batzordearen 675/2008 zuzentarauak hala agintzen duen arren, Frantzian zigorra bete duten eta Espainiara eraman dituzten euskal presoei ez zaiela aurrez bete dituzten espetxealdiak kontuan hartu behar ebatzi zuen; alegia, Espainian delitu beragatik zigortu arren, Frantziako espetxeetan egindako urteak ez zaizkiela Espainiak ezarritako zigorrei kenduko.
Urtarrilean, 15 epaileetatik bederatzik egin zuten erabakiaren alde. Bilbaoren auzian, bi magistratuk bozkatu dute aurka.