politika

Iñaki Cuadra Etxeandia GRAPOko kide ohia hil da, gaixotasun bategatik

2010eko uztailaren 26a
15:41
Entzun
Iñaki Cuadra Etxeandia (Barakaldo, 49 urte) GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistako kide ohia hil da bart, gaixotasun baten ondorioz.

22 urte zituela arrazoi politikoengatik ihes egin behar izan etxetik, eta GRAPOn sartu zen. Handik bi urtera atxilotu egin zuten Espainian, Kordobako erietxean ingresatuta zela. 52 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Bere gaixotasuna zela-eta kartzela uzteko eskaera hainbat aldiz ukatu zion Espainiako Gobernuak, baina 1995ean irten ahal izan zuen, baldintzapean.

2009an sabeleko minbizia zeukala esan zioten medikuek Cuadrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.