Presoak

Iñaki de Juanak bi hilabete bete ditu gose greban

Abuztuaren 7an hasi zuen preso donostiarrak baraua, eta, beraz, 60. eguna du gaurkoa. Zigor osoa beterik duen arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro auzipetu du De Juana =l Gara==http://www.gara.net=l egunkarian idatzitako bi artikuluren harira, espetxealdia luzatzeko. Horren aurka hasi zuen gose greba. Hainbat mobilizazio egingo dira gaur eta datozen egunetan De Juanaren alde.

2006ko urriaren 5a
19:13
Entzun
Esate baterako, Askatasunak elkarretaratzea egingo du goizeko hamarretan hasi eta hamar orduz Bilbon, PSE-EEren egoitzaren aurrean. Donostian, berriz, LABek elkarretaratzea egin du udalatxe aurrean eta 13:30 eskuorriak banatu dituzte Bulebarrean. Iluntzeko zortziretan, bestalde, giza katea egingo dute Donostiako udaltxea inguratzen. Batasunak eta EAk prentsaurrekoak iragarri dituzte gai horren inguruan. Halaber, etzi Donotian manifestazioa egingo da hainbat sindikatu eta gizarte eragile batzen dituen Ibaetako Foroak antolatuta.

De Juana Algecirasko (Espainia) Punta Europa erietxean daukate, eta gutxienez bi aldiz elikatu dute zunda bidez bere egoeraren kontra. Hala ere, Mati Iturralde Ibaetako Foroko kide eta medikuaren arabera, "klinikoki erabat ahul" dago presoa, "gorputzaren sistema guztiek huts egiteko arriskuan". Derrigorrez elikatzeak, gainera, arrisku hori areagotu dezakeela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.