Madrilgo 12 de Octubre erietxera joan dira Haritz Escudero eta Zigor Reizabal abokatuak gaur, Iñaki De Juana Chaosekin egotera, baina Askatasunak jakinarazi duenez, ez dute presoa ikusterik lortu.
De Juanaren gelako atean zeuden bi poliziek itxi diete atea. Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindua erakutsi diete abokatuek poliziei, baina alferrik izan da, eta ate aurrean hiru orduz egon badira ere ez dute lortu presoa ikusterik.
Askatasunak salatu duenez presoaren defentsa eskubidea urratu dute, eta "De Juanaren egoerak duen larritasuna aintzat hartuz, bereziki larria da defentsarako eskubidearen urraketa hori".
De Juana askatzea eskatzeko mobilizazioetara deitu ditu Askatasunak herritarrak.
Euskal presoak
Iñaki De Juanaren abokatuei ez diete presoa ikusten utzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu