EAJ, EA, Ezker Batua eta Aralarrek gaur aurkeztutako proposamenaren alde bozkatu dute eta PSE eta PPk kontra. EHAK alderdiak egindako proposamen bati hirukoak jarritako osoko zuzenketa izan da gaur legebiltzarrean onartu dutena. Proposamen horretan De Juana aske uztea eskatzen zuen EHAK alderdiak, eta Eusko Legebiltzarrak ez du horrelakorik eskatu.
Eusko Legebiltzarrak Iñaki de Juanaren askatasuna ez eskatzea "onartezina" dela salatu du Irati Aranzabal Iñaki De Juanaren neskalagunak.
Politika
Iñaki de Juanaren egoera salatzeko proposamena onartu du Eusko Legebiltzarrak
"De Juanaren aurkako inputazioak eraikitzearen kontra" azaldu da, eta bi artikulu idazteagatik jarri dizkioten zigorrak "neurriz kanpokoak" direla salatu du. Hala ere, ez du De Juana aske utz dezaten eskatu, EHAK-k proposatu duen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu