12 de Octubre Madrilgo ospitaleko medikuek gaur jarri diote Iñaki de Juana euskal presoari berriro zunda nasogastrikoa (sudurretik sabelera doana), presoak lehengo ostiralean kendu ostean. Medikuak kezkatuta zeuden horregatik, De Juanak bigarren gose grebaren 113. eguna duelako gaurkoa eta ostiraletik batere jan gabe zegoelako.
Abenduaren 12an behartuta elikatzea erabaki zutenetik izan du zunda. Elikatzeko, presoa lotu egiten zuten. Medikuek orain erabaki dute De Juana egun osoz izatea lotuta, honek berriro zunda ken ez dezan.
Espainiako Auzitegi Gorenak hamabi urtetik hirura jaitsi dio kartzela zigorra De Juanari bi iritzi artikulurengatik, baina Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ez du oraindik epaia. Hori behar du presoari buruzko erabaki bat hartu edo ez aztertzeko.
Euskal presoak
Iñaki de Juanari jarri diote zunda medikuek
Presoak lehengo ostiralean kendu egin zuen. Medikuak kezkatuta zeuden, De Juanak bigarren gose grebaren 113. eguna duelako gaurkoa eta ostiraletik batere jan gabe zegoelako. Orain egun osoz lotuta edukiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu