Iñaki Erro presoa Iruñeko kartzelara ekarri dute Almeriakotik (Espainia), gaixorik duen ama bisitatu ahal izateko. Herrira mugimenduak berriro "urrunera" ez eramateko eskatu du. "25 urte daramatza giltzapean. Osorik bete du zigorra, eta larri dago osasunez".
Kardiopatia iskemiko larria du, eta hura larri gaixorik dauden hamalau euskal presoetako bat.