Euskal presoak

Iñaki Herran aske geratu da, Frantziatik kanporatuta

Iñaki Herranek Frantzian ezarritako espetxe zigorra bete du gaur, eta beraz, Kataluniara kanporatu behar zuten. Askatasunak jakinarazi duenez gaur bertan kanporatu dute Port Bouko (Girona) mugan. Han, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia zain zituen; argazki batzuk atera, poltsa arakatu eta bere bidea egiteko esan diote. Goiz guztian presoa non zegoen jakin gabe eta "oso kezkatuta" egon direla salatu du Askatasunak, izan ere goizeko 7:30ean kartzelatik atera dutela jakin arren, ez dute haren berririk izan 13:00ak ingurura arte.

2005eko apirilaren 20a
18:01
Entzun
Herran zegoen kartzela berean dagoen euskal presoak kartzelatik deitu du, Herran 7:30ean ziegatik atera duela esanez. Geroago, espetxetik deitu diete Herranen senideei, eta esan dietenez, 8:00etan atera dute espetxetik, eta hegazkinez eramatekoak ziren Perpinyara (Ipar Katalunia). Izan ere, Espainiaren esku ez uzteko eskatuz, gose greba egin du Herranek martxoaren 31tik, eta osasuez ahul dago.

Geroago jakin dute 10:30 inguruan iritsi dela Perpinyara, eta 13:00ak aldera eraman dute mugara. Orain, etxerako bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.