Gazteluko leizean (Nafarroa) lanean ari zen espeleologo talde batek aurkitu zuen gorpua. Foruzaingoak bere gain hartu du ikerketa; 2008an Legasan desagertutako gaztearen gorpua izan ote daitekeen ikertu dute, eta Noticias de Navarra egunkariak argitaratu duenez, baieztatu dute Indartena dela hilotza.
Ikerketa sekretupean dago Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegian.