Europako Legebiltzarreko bozetan Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioko Euskal Herriko zerrendaburua Iñaki Irazabalbeitia (Aralar) izango da. ERC, BNG, Aralar, Los Verdes, EA eta Chunta Aragonesista alderdiek osatzen dute koalizioa.
Europako Legebiltzarrei begira koalizioko burua Oriol Junqueras (ERC) izango da eta bigarrena Ana Miranda (BNG). Irazabalbeitia hirugarrena da zerrenda horretan. Ekainaren 7an egingo dira Europako Legebiltzarreko bozak.
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak esan duenez, "koalizio berriak ezkerreko eta abertzaleon hautagaitza zabal bat bermatzen du Europan, eta bigarren europarlamentaria lortzeko aukerak ere zabaltzen ditu".
"Emaitza edozein dela ere, Aralarrek ziurtatua du europarlamentaria denbora batez. Inork ez daki zenbat denborarako izango dugun, proportzionalki zehaztuko delako hori lortutako bozken arabera; gauza segurua da ERC, BNG, Aralar eta Los Verdesen artean banatuko dela europarlamentaria", nabarmendu du Abrilek.
Irazabalbeitia donostiarra da, 51 urte ditu, eta aurreko urteko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan Aralarreko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik.
europako legebiltzarra
Iñaki Irazabalbeitia izango da Aralarrek osatzen duen koalizioko Euskal Herriko zerrendaburua
Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioa Aralarrez gain, ERC, BNG, Los Verdes, EA eta Chunta Aragonesista alderdiek osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu