EUSKAL HERRIA

Iñaki Lerinen ikerketapeko atxiloaldia agindu du Auzitegi Nazionalak

Londresko auzitegi batek onartu egin zuen martxoan Espainiak egindako estradizio eskaera, ostiralean Erresuma Batuko Gobernuak berretsi egin zuen erabaki hori.

2013ko abuztuaren 19a
18:27
Entzun

Ikerketapeko atxiloaldia agindu du Auzitegi Nazionalak Iñaki Lerinentzat. Gaur deklaratu du Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean: ETAko kidea izatea leporatzen diote.

Iazko ekainaren 29an atxilotu zuten Lerin, Antton Troitiñorekin batera. Iragan martxoan Londresko auzitegi batek Espainiak egindako estradizio eskaera onartu zuen, eta ostiralean Erresuma Batuko Gobernuak berretsi zuen erabaki hori. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.