Ustezko ustelkeriagatik ostegunean dimisioa eman ondotik, Alfredo de Miguelek badu ordezkoa Arabako Foru Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatu postuan: Iñaki Nafarrate. Hala jakinarazi du gaur Xabier Agirre ahaldun nagusiak. Lurralde Orekarako zuzendaria zen Nafarrate, eta Aramaioko alkate izana da zortzi urtean.
Lehengo asteazkenean atxilotu zituzten De Miguel eta EAJko beste zazpi lagun, influentzia trafikoa, eroskeria eta dirua zuritzea leporatuta. Zortziak egun bereko gauean aske geratu ziren, epailearen aurrean deklaratu ostean.
Foru diputatu denek babestu dute Agirre gaurko agerraldian -EAJkoak eta EAkoak dira guztiak-, eta "gertaera triste hau itxitzat" eman du. "Dena dela, hemendik aurrera ezin dugu jardun ezer gertatu ez balitz bezala". Sumarioa sekretupean dagoela adierazi du Agirrek, eta ireki artean ezin dutela eurek Aldundian kasua ikertu.
araba
Iñaki Nafarrate jarri dute Alfredo de Miguelen partez
Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatu aldaketaren berri eman du gaur Xabier Agirre ahaldun nagusiak. Ustezko ustelkeriagatik ordezkatu behar izan du. "Gertaera triste hau itxitzat" eman du, "baina hemendik aurrera ezin dugu jardun ezer gertatu ez balitz bezala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu