Iñaki Perez Beotegi Wilson hil zen atzo gauean, Gasteizen (hangoa zen), 59 urte zituela, gaixotasun luze baten ondoren. ETAren hasiera garaietako kide historikoetakoa da hura, 70eko hamarkadakoa.
1975ean atxilotu zuten, Bartzelonan, Juan Paredes Txiki-rekin batera. 1977an libre utzi zuten Wilson, baina Espainiako Estatutik Norvegiara bidali zuten; besteak beste, Mario Onaindia eta Teo Uriarterekin batera.
Handik bueltan, amnistiaren ondotik Gasteizen jarri zen bizitzen berriro, eta Euskadiko Ezkerra alderdi politikoan aritu zen.
Hona hemen Argia astekariak 1977an egin zion elkarrizketa.
Politika
Iñaki Perez Beotegi 'Wilson' hil da, ETAren hasieratako kide historikoetakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu