BIHAR BERRIA-N

Iñaki Petxarroman: "Zaborra irtenbide bat eman beharreko gizarte arazoa da"

Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko planaren hamargarren urteurrenaren harira liburu bat idatzi du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak.

2012ko abenduaren 17a
18:54
Entzun

Hamar urte bete ditu Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko planak, eta hamar urteko ibilbidea eta sortutako eztabaida liburu batean jaso ditu Iñaki Petxarroman kazetariak. Hari eginiko elkarrizketa bat argitaratuko du bihar BERRIAk. Petxarromanek oroitarazi du hasieran planak bi errauste planta egiteko asmoa jasotzen zuela, eta erantsi du hamar urtek "askorako" eman dutela.

Hondakinen inguruko eztabaida izan du hizpide: "Irtenbideak ezin du izan gizartearen zati bati kalte egitea, besteen onerako. Inork ez du nahi errauste planta bat bere herrian". Defendatu du ez dagoela atez atekoaz gain beste sistemarik hondakinen %80 birziklatzera iristen denik, baina, balego, defendatu egingo lukeela gaineratu du: "Ez naiz atez atekoarekin apologista bat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.