Euskal iheslaria atzo hil zen Baionako ospitalean gaixotasun larri baten ondorioz. Askatasunak adierazi duenez “18 urtez espetxeratua izan ondorensakabaneta gordinena bizi izan zuen eta orain dela sei urte eta erdi askatasuna berreskuratu zuen berriro”. Gainera “Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan ari izan daerrepresioari ihesiz eta azken urte eta erdian Baionan bizi izan da”, dio erakundeak.
Askatasunak jakinarazi duenez omenaldia egingo zaio datorren abuztuaren 5ean Lezaman. Gainera igande honetan prentsaurreko bat eskeiniko dute 11:00etan Lezamako Udaletxeko Plazan eta horretan omenaldiaren zehaztasunak emango dira.
IHESLARIAK
Iñaki Rike euskal iheslariari 18:30ak aldera egingo diote omenaldia Lezaman
Iñaki Rike euskal iheslariari azken agurra egin diote gaur 16:30ean Baionako ospitaleko aparkalekuan. Gorpua 18:30ak aldera iritsiko da bere jaioterrira, Lezamara (Bizkaia). Larrabetzuko (Bizkaia) sarreran dagoen errotonda handian harrera egingo diote bere jaioterrira auto karabanan sartzeko. Lagun eta senitartekoen agurra jaso ondoren gaur bertan erraustuko dute Rikeren gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu