IHESLARIAK
Iñaki Rike Galartza euskal iheslaria hil da gaixotasun larri baten ondorioz
Bihotzekoak jota zendu da gaur Iñaki Rike Galartza Lezamako euskal iheslaria. Iñaki Rikek 18 urte eman ditu espetxean. Duela 6 urte eta erditik iheska bizi izan da Baionan (Lapurdi). Mediku azterketa bat egitera joan zen Rike ospitalera eta gaixotasun larri bat atzeman zioten. Geroztik Baionako ospitalean egon da eta bertan hil da.
Espetxean egon den 18 urte horietan “sakabanaketa politiko gordina” jasan zuela gogorarazi du Askatasunak. Datozen orduetan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu