Subijanaren aburuz, presoen kolektiboak eskariak egin ditzake, baina “ezin du exijitu”. Iheslarien inguruan ere mintzatu da. Haien atxiloketak bertan behera uztea onartezina dela dio, Espainian zuzenbide estaturik ez dagoela onartzea litzatekeelako.
Torturen inguruan hausnarketa sakona egin behar da, haren iritziz, Espainiak ez baititu “behar bezala” ikertu tortura salaketa batzuk : “Estatu batek bete behar duen nahikotasun mailaren azpitik egon da justizia”.
Inkomunikazioa ere “nahikotasunaren mugan” dagoela azaldu, eta hori baliogabetzearen alde hitz egin du, “atxilotuta dagoen pertsona prozesuaren objektua delako, eta ez subjektua”.