Berrehun lagun inguru hurbildu dira Donostiako Bulebarrera 'Egunkaria'-ko langileek eguerdiko 12:00etarako deitu duten elkarretaratzera. 'Iñaki askatu, Egunkaria aurrera' pankartaren atzean Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariaren argazkia eta iazko otsailaren 20ko operazioan atxilotutako Xabier Alegriaren argazkia ikus zitezkeen. Pankartari eusten, Iñaki Uriaren gurasoak, Xabier Alegriaren neska-lagun eta 'Egunkaria'-ko langile ohiak aritu dira.
Kulturgintza eta euskalgintza munduko beste hainbat lagun ere hurbildu dira elkarretaratzera. Harkaitz Cano idazlea, Xabier Montoia musikari eta idazlea, Joan Mari Irigoien idazlea, Ramon Agirre aktorea, Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea, Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseilu idazkari nagusia, Aitzpea Leizaola UEUko zuzendaria, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' Aralarreko kidea, Joxan Lizarribar EKTSA Euskarazko Komunikazio Taldea S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Xabier Oleaga 'Egunkaria' aurkako operazioa atxilotua izan dira elkarretaratzean, besteak beste.
Astelehenean, Uriaren askatasun eskaera aztergai
Astelehenean erabakiko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko salak Iñaki Uriaren askatasun eskaerari buruz. Juan del Olmo epaileak behin-behineko askatasun eskaerari uko egin zion joan den urteko abenduaren 24an, eta erabaki horri jarritako erreforma helegiteari ere ezezkoa eman zion. Ondorioz, Iñaki Uriaren abokatuek dei helegitea aurkeztu zioten salari hark askatasun eskaerari buruz erabakia har dezan.
'Egunkaria' auzia
Iñaki Uria aska dezatela eskatu dute Donostian
Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkaria aske uzteko aldarrikatu dute Donostiako Bulebarrean egunkari horretako langile ohiek eta babesa ematera hurbildu diren beste hainbat lagunek. 'Iñaki askatu. Egunkaria aurrera' zioen pankartari eusten Uriaren gurasoak eta Xabier Alegriaren neska-laguna egon dira 'Egunkaria'-ko langile ohiekin batera. Elkarretaratzearen amaieran 'Euskaldunon Egunkaria'-ko abokatu Enekoitz Etxeberriak hitz egin du, eta datorren astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñaki Uriaren askatasun eskaerari buruzko bista dagoela gogoratu du. Uriak hamahiru hilabete daramatza espetxean, Une honetan Aranjuezko espetxean daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu