Halaber, "erokeria" eta "astakeria" hitzak erabili ditu aurrekaririk gabeko bermearen handitasunari buruzko iritzia emateko, ez berak, ez bere ingurukoek diru kopuru horri aurre egiteko modurik ez daukatela badaki-eta.
Uriak abokatuarekin izandako elkarrizketaren berri biharko Berria -k emango du zabalago.
Defentsa helegite moduak aztertzen
Bbermea jaisteko zein badaezpadako neurri gogorrak arintzeko —egunero-egunero hurbilen duen polizia etxera bere burua aurkezteko agindua ezarri diote— zein prozedurari ekin aztertzen segitzen du Iñaki Uriaren defentsak. Erabakia salarena denez, erregu helegitea ez da bideragarri, eta, ondorioz, babes helegitea, argitze helegitea edo beste bide juridikoren bat erabiltzea aztertzen ari dira.
Oihartzun handia komunikabideetan
Garak berri horrekin ireki du gaurko edizioa: "Auzitegi Nazionalak 600.000 eurotako bermea ezarri dio Uriari". Barruan orrialde oso bat eskaini die. Irakurtzeko, klikatu hemen.
Deian ere lekua egin diote azalean berri horri: "ANk 600.000 euroko fidantza ezarri dio Iñaki Uriari; 'Egunkaria kasua'-gatik espetxean". Barruan, berriz, orrialde erdi bat ( hemen ) eta editoriala eskaini dizkiete: "Berme basatia".
Urola-Kostako Hitzak, "Kartzelatik ateratzeko 600.000 euroko bermea ezarri diote Iñaki Uriari" titularrarekin ireki du gaurko edizio. Iñaki Uria Zarauztarra da. Barruan, bi orritaldetan zabal landu dute gaia. Uriak auzia "bidagabekeria" dela esanez emandako iritzia gogorarazi dute, alde batetik, eta Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik honaino gertatutakoaren kronologia ere jaso dute.
Irratietan ere oihartzun handia izaten ari da berria. Esaterako, Euskadi Irratiak albiste horrekin zabaldu du goizeko 08.00etan Goiz Kronika saioko albistegia, eta, halaber, Martxelo Otamendi Egunkaria zeneko zuzendariari elkarrizketa egin diote. Radio Euskadiko albistegietan ere tratamendu zabala eman diote, eta Iruñeko Euskalerria irratian luze aipatu dute gaia. Era berean, Lapurdiko Gure Irratiak, Nafarroa Behereko Irulegi Irratiak eta Zuberoako Xiberuko Botzak elkarrekin egiten dituzte albistegi nagusiak, eta haietan ere, Iñaki Uriari ezarritako berme handiaren inguruko berria izan da zabalen jorratu duten gaietako bat.
'Egunkaria auzia'
Iñaki Uria: "Diru zigorra gehitzea bidegabekerian beste urrats onartezin bat egitea da"
Espainiako Auzitegi Nazioanalak behin-behinean aske ateratzeko 600.000 euroko bermea ezarri diola beste preso batzuen bidez jakin zuen Iñaki Uriak atzo gauean, eta Enekoitz Etxeberria abokatuaren bidez jaso ditu gaur goizean Zigor Arloko 1. Salaren erabakiaren inguruko xehetasunak, kartzelan bertan. Haserre hartu du Auzitegi Nazionalaren erabakia Uriak, eta "diru zigorra gehietzea bidegabekerian beste urrats onartezin bat egitea" dela adierazi du abokatuarekin izandako elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu