BERRIA argitaratzen duen EKTk, Gara eta Journal egunkariak plazaratzen dituen EHKEk, Deia eta Noticias-en argitaratzaile CMNk, Elkar liburu eta disko ekoiztetxeak, Euskaltel komunikazio eragileak eta Bainet telebista eta zinema ekoiztetxeak eratu zuten Hamaika enpresa tokian tokiko euskarazko telebistak sustatzeko. Iñaki Uria (Zarautz, 1960) enpresako zuzendari nagusi izendatzea erabaki dute guztien artean.
Talde horretan batu diren komunikazio talde, enpresa eta eragileek zazpi egunkari eta beste hainbeste tokian tokiko agerkari biltzen dituzte, batetik. Bestetik, telebista bera zabaltzeko aukera emango duen bazkide teknologia da Euskaltel, eta Bainet eta Elkarren ekarpen nagusia ikus-entzunezkoak zein euskarazko kultur produktuak ekoizten esperientzia handia izatea da.
Zuzendari nagusi izendatu duten Uriak, berriz, ibilbide luzea egin du euskal kulturgintzan, batik bat, prentsaren arloan. Argia-n ibilitakoa, Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaile taldekoa, zuzendariordea eta zuzendaria izan zen. 2003ko otsailean Guardia Zibilak itxi zuenean Egunkaria-ko kontseilari ordezkari zen. Hain justu, 2004ko abuztu arte espetxean eduki zuten.
Hedabideak
Iñaki Uria izendatu dute tokiko euskarazko telebistak sustatzeko Hamaika enpresako zuzendari nagusi
Sei komunikazio talde, enpresa eta eragileren artean osatu zuten enpresa hori, eta lurreko telebista digitala hedatzen denean tokiko euskarazko telebistak sortzea du xede. Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkari zen 2003ko otsailean Espainiako Auzitegi Nazionalak itxi zuenean, eta operazio horren harira ia urte eta erdi eduki zuten espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu