Gizartea

Iaz %5 jaitsi ziren delituak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EAEko Fiskaltzaren txostenak azken urteetako beherako joerari eutsi zaiola berretsi du.

Juan Kalparsoro, artxiboko irudi batean. JON HERNAEZ, EFE
Berria
2015eko irailaren 29a
12:57
Entzun

2014an 2013an baino %5,23 delitu gutxiago salatu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskalek. Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak iazko memoria aurkeztu du. Azken urteetan behera egin du kopuru horrek. Kalparsororen arabera, iazko datuek joera hori berresten dute.

Gora egin duten delitu bakarrenetakoak administrazio publikoaren aurkakoak izan dira. Hain zuzen ere, %206ko igoera izan zuten. Adibidez, prebarikazio salaketak 17tik 29ra igo ziren. Funts publikoek bidegabeko erabilerari lotuta, berriz, 27 salaketa ipini ziren —hiru izan ziren 2013an—. 

Erailketek ere gora egin dute, baina batez ere arduragabekeriek eragindakoek. Askatasun sexualaren aurkakoek, oro har, beherako joera izan dute, baina igo egin dira bortxaketak: hiru salaketatik bostera igaro ziren iaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.