Alberto Catalan Nafarroako Hezkuntza kontseilariak unibertsitate mailakoa ez den hezkuntza publikoko 2009-10eko ikasturteko matrikulazio datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera, gero eta ikasle gehiago daude D ereduan Nafarroan. Izan ere, iaz baino 562 ikasle gehiagok egingo dituzte aurten euren ikasketak eredu horretan. Zehazki, aurten, 22.616 ikasle ari dira D ereduan, osotasunaren %21,95.
Nafarroako ikastetxeetan 103.013 ikasle daude. Aurten iaz baino 3.481 ikasle gehiago daude. «Lehen aldia da Nafarroako eskola sarean 100.000 ikasleren muga gainditzen dela», adierazi du Catalanek. Gehienak sare publikoan ikasten ari dira. Izan ere, ikasleen %65,63k sare publikoan egiten dituzte ikasketak, eta %34,37k, berriz, itunpeko ikastetxeetan.
Oposaketen emaitzak
Iragan uztailean 600 irakasle plaza betetzeko egindako oposaketetan, 599 bete direla jakinarazi du Catalanek. Euskaraz musika eskolak emateko postu bat geratu zen betetzeke. Heldu den urtean, beste deialdi bat izango dela iragarri du kontseilariak. Horren bitartez, behin behineko postua duten irakasleen kopurua jaitsi nahi dute.
Iaz baino 562 ikasle gehiagok ikasiko dute D ereduan Nafarroan
Catalan Hezkunza kontseilariaren arabera, lehenengoz 100.000 ikasle baino gehiago dago aurten Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu