Gurutze Gorriak 382 lagun artatu ditu aurtengo sanferminetako zortzi entzierroetan, iaz baino 134 gutxiago. 33 korrikalari eraman dituzte ospitalera, iaz baino hamahiru gutxiago. Dena den, adarkadengatik artatu dituztenak 2013an baino gehiago izan dira; bi gehiago, hain zuzen.
Larunbateko entzierroan artatu zuten lagun gehien: 65 korrikalariri eman zieten arreta, eta zazpi lagun eraman zituzten erietxera.
Entzierroetan ez ezik, kalean ere artatze gutxiago egin ditu Gurutze Gorriak aurten. Iaz, 245 izan ziren; aurten, berriz, 216.