Iaz baino sei lagun gehiago hil dira Nafarroako errepideetan

2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. 2011n urte osoan errepide istripuetan hil zirenak baino sei pertsona gehiago zendu dira aurten zortzi hilabetetan Nafarroan. Dagoeneko 34 pertsona hil dira errepide istripuetan, abuztura arteko datuen arabera; iaz, urte osoan, 28 lagun hil zirela azaldu du Nafarroako Gobernuak. Abuztuko datuak ere alderatu ditu: iaz, pertsona bakarra hil zen errepide istripuz; aurten, zazpi izan dira, adingabeak horietatik hiru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.