Iaz bana egin zuten Realak eta Olimpiquek Seaskaren aldeko partidan

2013ko abuztuaren 9a
14:57
Entzun

Zale guztien oroitzapenean izango da Realak eta Olimpiquek 2003-2004 denboraldian Txapeldunen Ligan jokatu zuten kanporaketa. Orduko horretan Frantziako taldeak kanporatu zituen txuri-urdinak, final zortzirenetan. Abuztuaren 20ko kanporaketak, baina, badu beste aurrekari bat denboran gertuago. Iaz Seaskaren alde jokatu zuten bi taldeek Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta bana berdin du zuten. Griezmannek aurretik jarri zituen txuri-urdinak 62. minutuan, baina ordu laurden geroago, Briandek berdinketaren gola sartu zuen Frantziako taldearentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.