40 kolektibok baino gehiagok deituta, 3.000 pertsona inguru bildu ziren eta ordu erdiz ibili ziren Iruñekokaleetan barna. Ez eragozpenik gabe, Polizia gain-gainean izan zuten mobilizazio osoan, eta oldartu ere egin zitzaien. Manifestazioaren antolatzaileek Poliziaren jarrera gogor kritikatu zuten «mod bereizkuntzagabe eta basatian» oldartu zitzaielako. Orduan aditzera eman zutenez, neska bati sudurra hautsi zioten oldarraldian eta beste hainbat emakume gehiago jipoitu egin zituzten.
Horrez gain, mobilizazioa egin eta bi hilabetera, debekuari planto egin eta deialdian parte hartzea erabaki zuten 15 pertsonak isunak jaso zituzten. Isun hauek, 300 eta 600 euro artekoak izan ziren,4.800 euro guztira. Zigorra jakitean Iruñeko talde feministekadministrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea erabaki zuten eta orain jakin dutenez 15 pertsona horien epaiketak hemendik eta datorren urteko ekaina bitartean izango dira.
«Patriarkalismoaren aurka»
Zigortutako emakumeek aditzera eman dutenez, bihar egingo duten protestan, «sistema judizial moduan» agertzen zaien «sistema patriarkalaren aurka» egingo dute. Ez dira bakarrik egongo. Biharko deialdiarekin bat egin dute bai Iruñerriko eta bai Euskal Herri osoko hainbat gizarteeragilek, besteak beste, honakoek: Andremari, Emakume Internazionalistak, Bilgune Feminista, Atarrabiako Feministak, Hagin Barañaingo talde feminista, Andrea, Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Nafarroako Plataforma, Itoitzeko Solidarioak, Subeltz, LAB, EILAS, CGT, Zizur, Barañain, Iturrama eta Atarrabiako Gazte Asanbladak, Esparru gaztetxea, Orreaga, Askapena eta EHBEk.