Donejakue bidea

Iazko erromes kopuru berdintsua igaro da aurten Orreagatik

Urtea hasi zenetik Donejakue Bidea egiten ari diren 17.500 igaro dira Orreagako Kolegio Elizatik, eta ia-ia, iazko kopurua berdindu du; zehazki, mila gehiago izan ziren iaz. 2004a Urte Santua izan zen bidea egiten dutenentzat, eta halakoetan asko hazten da erromes kopurua. Horregatik, aurtengo erromes kopurua oso handia dela iritzi dio Jesus Labiano prioreak, joan den urteko markatik oso hurbil baitago.

2005eko uztailaren 26a
11:34
Entzun
Uda sasoian, jende gehienak oporrak izaten dituen garaiarekin bat eginez, asko handitzen da erromesen kopurua. Horregatik, kanpalekua ezartzen dute Orreagako kolegiata elizaren ondoan, eta hala, 200 lagunek lo egiteko lekua izaten da. Dena den, ahalegin hori ere ez da batzuetan aski izaten: Labiano prioreak emandako azalpenen arabera, 343 erromesek pasa zuten gaua Orreagan duela gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.