ETAk iragarritako su-eten egoera honetan Ibaetako Foroak azpimarratzen du euskal arazoari irtenbide demokratikoa emateko bidean,presoenegoerairtenbidearenalderdi garrantzitsua dela, eta izan behar duela". Euskal presoak ezin daitezkeela "trukerako txanpon gisa erabili" adierazi diete Zapaterori eta Chiraci.
Gainera, presoei status politikoa onartu behar zaiela azpimarratzen dute. Hau da, Ibaetako Foroaren ustez, "euskal preso politikoen kolektiboak euskal prozesu politikoari ekarpenaketa gogoetak ekartzeko gaitasuna izan behar du" eta "gatazkaren konponbidean egin daitezkeen eztabaidetann partaide izan behar du".
presoak
Ibaetako Foroak gutun bana bidaliko die Zapaterori eta Chiraci euskal presoen eskubideak errespeta ditzatela eskatuz
Joan den azaroan Ibaetako Foroa sortu zuten 40tik gora alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek gutun bana bidaliko diete Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari eta Jacques Chirac Frantziako presidenteari. Gutun horie bidez, "sakabanaketa politika amaitzea eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrian berriz elkar daitezen" exijituko diete. Datorren ekainaren 24ean Baionan manifestazioa egingo dela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu