Presoak

Ibaetako Foroak "konpromiso serio eta eraginkorrak" berehala hartu behar direla adierazi du

2006ko urriaren 11
18:09
Entzun
Euskal presoen eskubideen urraketen aurrean "konpromiso serio eta eraginkorrak" hartu behar direla uste dute Ibaetako Foroko eragileek. Hori dela-eta, mobilizazioak antolatzen jarraituko duela jakinarazi du, besteak beste, "Espainiako eta Frantziako estatuen mendeku eta xantaia politika amaitu dadila" eskatzeko. Bestalde, kezkatuta agertu dira "euskal erakundeen sentikortasun faltagatik".

Ibaetako Foroko Txema Uriartek adierazi duenez euskal erakundeak "berandu eta gaizki" jorratzen ari dira euskal presoek pairatzen duten eskubideen urraketa. "Ankerkeria" horren guztiaren aurrean "konpromiso serio eta eraginkorrak" hartzeko beharra nabarmendu du Uriartek.

Ibaetako Foroako kideek euskal presoen eskubideak bermatu arte mobilizazioak egiten jarraituko duela jakinarazi dute eta nabarmendu dute euskal gizartea "eragile erabakigarria" izango dela helburu hori lortzeko. Era berean, zorionak eman dizkio euskal gizarteari "joan den larunbatean Donostiako kaleetan emandako erantzunagatik".

Iñaki de Juana

Gose greba uzteko Iñaki de Juanaren erabakia berri ona dela adierazi du Ibaetako Foroak. "Euskal preso guztien eskubideen defentsan konpromiso berritu bat bezala" hartu du Ibaetako Foroak preso donostiarraren erabakia. Gaixorik dauden presoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak ere izan dituzte gogoan eta "berehala" aske utz ditzatela eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.