Besteak beste, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuetako ordezkariak egon dira, gaur, Bilbon egin duten agerraldian.
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren iritziz, prozesu honetan "presoekin egiten dena eta azkartasunez egiten dena funtsezkoa izango da prozesua sendotzeko eta era berean Espainiako eta Frantziako estatuei sinesgarritasun demokratikoa emateko ere balioko du". Prozesu honetan desmilitarizazioa burutu behar dela ere azpimarratu du.
Euskal presoei beren izaera politikoa modu ezkorrean soilik onartzen zaiela azaldu du Elorrietak, "espetxe bizimodu oso gogorrak ezartzeko". Une honetan, izaera politiko hori modu positiboan ere onartu behar zaiela azpimarratu du.
Bestalde, Ainhoa Etxaide LABeko buruzagiaren hitzetan euskal presoen eskubideen urraketa hasieratik onartezina izan bada, une honetan "ulertezina da". Espetxe politikan "mugimendurik ez izatea" salatu du eta azpimarratu du "euskal presoen eskubideak onartzeko urratsa eta Euskal Herrian batzea urrats garrantzitsua" izango dela.
presoak
Ibaetako Foroko sindikatuek euskal presoen eskubideak errespeta daitezela eskatuko dute Baionan
Ibaetako Foroan ekainaren 24an manifestazio nazionala antolatuko du Baionan, Lapurdiko hiriburuan. =iEuskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe=i lelopean euskal presoen eskubideak aldarrikatu eta Frantziari gatazkarekin zerikusia duela esango diote, besteak beste. Gaur Ibaetako Foroko sindikatuak izan dira Baionarako deia egin dutenak. Euskal presoen eskubideak beti errespetatu behar diren arren egungo egoeran inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratu dute. "Haien ekarpenak onartzea, justizia egiteaz gain, Euskal Herrian zabaldu den prozesuarentzat inbertsio politikoa egitea izango litzateke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu