Ekimen hori burutzeko Ibaetako Bilguneak Euskal Herriko 18 udaletxe jendetsuenetako alkate edota bozeramaileen batzordeekin biltzea erabaki du. Bilera horietan "mozioaren mamia azaldu eta Osoko Bilkuran zinegotzi guztien babesa eskatuko diegu", adierazi dute gaur. Beraz, datozen asteetan, besteak beste, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia, Barakaldo, Irun, Sestao, Angelu, Tutera, Biarritz eta Leioako udaletako alkate edota bozeramaileekin bilkurak eskatuko dituzte.
Ekimen horrekin batera Ibaetako Bilguneak azaldu du manifestuarekiko atxikimenduak biltzen jarraituko duela: "Hainbat pertsona eta antolakunderekin harremanetan jarriko gara, atxikimenduak biltzen jarraitu behar baitugu ondorengo hilabeteetan ere".
Sinadura bat baino gehiago
Bilbon egin duten agerraldian azaldu dute "sindikatuen lanari esker " 150 enpresa batzordek eman diotela atxikimendua manifestuari. Hala ere, Ibaetako Bilgunearen hitzetan "badaude askoz ere gehiago pozik emango luketenak [atxikimendua]".Azpimarratu dute manifestuari atxikimendua agertzea "sinadura bat ematea baino gehiago dela". Atxikimendua agertzeak "konpromisoa erakusten du eta euskal presoen auziari zentzuzko aterabide bat eman ahal izateko dinamika berriak sortzea ere izango du ondorio".
Euskal Presoak
Ibaetako manifestua udaletan mozio gisa onartzea bultzatuko du bilguneak
Ibaetako manifestua udaletan mozio gisa onartzea bultzatuko du Ibaetako Bilguneak. Horixe izango da, besteak beste, datozen hilabeteetan bilguneak egin asmo duena. Ibaetako Bilguneak azaldu duenez, "manifestuak beharrezkoa du udalen babesa" Euskal Herriko oinarrizko erakundeak direlako eta herritarrengandik gertuen lan egiten dutenak direlako. Horregatik Ibaetako Manifestua mozio bihurtuko dute eta udaletxe guztietan aurkeztea sustatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu