Euskal Presoak

Ibai Aginaga eta Mikel San Sebastianek gose greba mugagabea hasi dute

Hodei Ijurko iruindarrak bizi duen bakartze egoera salatu eta beste kideekin batera jar dezatela exijitzen diote A Lamako espetxeari.

Iaz, Sevilla II espetxean gose greba egin zuten presoen aldeko manifestaldia Iruñean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 14a
09:13
Entzun

"Hodei Ijurkorekin egiten ari direna tortura kronikoa da", salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, eta muturreko egoeraren adibideak jarri ditu: "isolamenduko moduluan egotea, ziega barruan eguneko 21 ordu pasatzea eta patiora gehienez beste preso batekin atera ahal izatea, besteak beste".

Egoera honen aurrean, Mikel San Sebastianek eta Ibai Aginagak "borroka gogorrari" ekin diote, gose greba mugagabeari hain zuzen ere. "Euren osasuna arriskutan jartzen ari dira Hodei Ijurkorekin elkartasunean, bere kideekin elkartu dezaten".

Hodei Ijurko 2008ko martxoan atxilotu zuen Polizia foralak, kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatuta. Hasiera batean, 38 urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat Audientzia Nazionaleko fiskalak eta azkenean, 10 urtetan geratu zen zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.