atxiloketa

Ibai Azkona atxilotu dute Hendaian, zigorra betetzeko

Kutxa automatiko bat erretzea leporatuta, otsailean urtebeteko kartzela zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2010eko irailaren 1a
15:14
Entzun
Frantziako Poliziak Ibai Azkona Dominguez (Iruñea, 1983) atxilotu du gaur Hendaian. Kutxa automatiko bat erretzea egotzita, otsailean urtebeteko kartzela zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta hori betetzeko atzeman dute. Urtebeteko zigorretan normalean ez dute inor espetxeratzen.

Azkona 2008ko urrian atxilotu zuten. Inkomunikazioaldian torturak salatu zituen eta epaiketa egin aurretik hainbat hilabete eman zituen kartzelan. Epaileak argudiatu du gaztea "arriskutsua" dela.

Gaur Baionako polizia etxera eraman dute, eta apurtu.org webguneak dio sendiak atxiloketaren berri izan duela.

2007ko urtarrilaren 12an atzeman zuten lehen aldiz, borroka egun batean, Efe berri agentziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.