Frantziako Poliziak Ibai Peña (Gasteiz, 1987) atxilotu du, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu bat dela eta. Segi gazte erakundeko kidea izatea egozten diote.
2010ean eta 2011n ere atzeman zuten, Baionan, eta bietan Frantziako Justiziak atzera bota zuen euroagindua.
Bihar Paueko Auzitegira eramango dute.