politika

Ibai Peña libre utziko dute, Espainiaren euroagindu eskaera atzera bota ondoren

Urtarrilaren 9an atxilotu zuten, Baionan. Iaz eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko agindua, 2007tik Poliziak haren falta sumatu zuelako.

2010eko otsailaren 2a
17:53
Entzun
Paueko Auzitegiak Ibai Peña (Gasteiz, 22 urte) aske uztea erabaki du, atzera bota duelako Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka egindako euroagindu eskaera. Paueren ustez, eskaera nahasia da data eta ekintza aldetik. Gaur arratsaldean aterako da kartzelatik.

Urtarrilaren 9an atxilotu zuten Peña, Baionan. Espainiako Auzitegi Nazionalak kale erasoetan parte hartu izana egotzita auzitara eraman zuen, baina Peña ez zen azaldu epaiketara. Iaz eman zuen Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko agindua, 2007tik Espainiako Poliziak haren falta sumatu zuelako.

2004an atxilotu zuten aurreneko aldiz. Kale eraso bat egitea egotzi zioten. 2005ean berriro atzeman zuten, eta 2006an hirugarren aldiz atxilotu zuten kale erasoak egitea egotzita. Bermepean aske utzi zuten. 2007ko polizia operazioan ez zuten atxilotu, eta bere kabuz aurkeztu zen auzitegira; libre utzi zuten.

Gaur arratsaldean jakin da Paueko Auzitegiaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.