euskal presoak

Ibai Peña presoaren aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak

Martxoaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak; Seysseko espetxean zegoen eskaera aztertu bitartean.

2012ko apirilaren 10a
12:27
Entzun

Ibai Peña preso gasteiztarra Espainiaratzea eskatuz Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak. Peña martxoaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera tarteko.

Seysseko presondegian (Frantzia) zegoen, eskaera aztertu bitartean. 2004an atxilotu zuten aurreneko aldiz, kale eraso bat egitea egotzirik. 2005ean berriro atzeman zuten, eta 2006an hirugarren aldiz atxilotu zuten kale erasoak egitea leporaturik. Bermea ordainarazita aske utzi zuten.

2007ko polizia operazioan ez zuten atxilotu, eta bere kabuz aurkeztu zen auzitegira; libre utzi zuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.