Ibai Peñaren egoera larriaz ohartarazi du Etxerat-ek
DONOSTIA. Etxerat elkarteak salatu du Ibai Peña euskal presoa «oso baldintza kaskarretan» dagoela Muret-Seyssesko (Frantzia) kartzelan. «Eguneko 23 ordutan ziegan dago, bakarturik, eta patiora joan aurretik biluztu egiten dute. Ez zaizkio gutunak iristen, egunean bitan soilik jaten du, eta gosea pasatzen ari da, eta bi bisita besterik ez dizkiote onartu», Etxerat-ek jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu