Ibai Sueskun ustezko etakidea atzo iluntzean pasatu zen epailearen aurretik eta epaileak Fresnesko kartzelan sartzeko agindu zuen. Sueskun joan den larunbatean atxilotu zuten Laskunen (Frantzia), eskuan bala zauri bat zuela. Baionako ospitalean bi egunez artatu ondoan, polizia etxera eraman zuten ondoren. Herenegun eraman zuten Parisera.
Larretxea eta Mendinuetak gaur deklaratuko dute
Igandean Montpellierren (Frantzia) atxilotutako Joanes Larretxea eta Iurgi Mendinueta atzo eraman zituzten Parisera, eta litekeena da gaur deklaratzea epailearen aurrean. Oraingoz, Parisko SDAT azpizuzendaritza antiterroristaren egoitzan jarraitzen dute.
politika
Ibai Sueskun Fresnesko espetxean sartu dute
Iurgi Mendinueta eta Joanes Larretxea Parisen daude eta gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu